Ekonomia -
BURTSA
Ibex 35ek % 0,41 egin du gora, atzoko atzeraldiaren ondoren
Rajoyren aurkako zentsura mozioak eta Italiako krisi politikoak gogor astindu dituzte burtsak. Ibex 35 indizeak 9.600 punturaino iritsi nahi du gaurko saioan, atzoko galeren ondotik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ibex 35 Espainiako Burtsaren indize nagusiak % 2,49 egin zuen behera atzo, eta 9.600 puntuko mugatik jaitsi zen, otsailetik beherakadarik handiena. Espainiako Gobernuari aurkeztutako zentsura-mozioak eta Italiako krisi politikoa izan ziren, hein handi batean, atzeraldi horren eragile nagusiak. Gaur, asteazkena, oso motel bada ere, goranzko joerarekin hasi du eguna Ibex 35 indizeak: % 41 hazi da.
Bost egunez jarraian beheranzko joera izan ondoren, 9.600 puntuko langara iristea da gaurko saioaren helburua.
Zorraren merkatuan, Espainiako arrisku-sariak behera egin du (atzo 137 puntu), eta 130 puntutan kokatu da gaur goizeko lehen orduan.
Saioa hasi denean, Bankia (+ % 1,9), Caixabank (+ % 1,9), Bankinter (+ % 1,8), BBVA (+ % 1,8), Santander (+ % 1,3) eta Sabadell (+ % 1,2) izan dira gora egin dutenetako talde batzuk.
Galerekin jarraitzen duten, bestalde, ArcelorMittalek (- % 0,9), Amadeusek (- % 0,7), Viscofanek (-0,6 %), Gas Naturalek (-0,4 %) eta Grifolsek (-0,4 %).