Ekonomia -

ERRELEBOA

Eduardo Junkera, Adegiko presidente berria

Pello Guibelaldek sei urteko agintaldia amaitu du eta Eduardo Junkerak hartu du haren lekukoa. Aurreko presidenteak eskatuta aurkeztu da eta bera zen hautagai bakarra.

Eduardo Junkera eta Pello Guibelalde. Argazkia: EFE
Eduardo Junkera eta Pello Guibelalde. Argazkia: EFE
Eduardo Junkera, Adegiko presidente berria

0:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak presidente berria du: Eduardo Junkera. Gipuzkoako patronalaren batzar orokorrak aukeratu du gaur goizean egindako batzar orokorrean. Pello Guibelaldek sei urteko agintaldia amaitu du eta Eduardo Junkerak hartu du haren lekukoa.

Durangon jaioa, ingeniari industriala eta Mendaron egoitza duen Egile Corporation XXL enpresa teknologikoen konglomeratuaren sortzailea da.

Gipuzkoako enpresari guztien izenean Guibelaldek makila bat eman dio Junkerari. Bere lehen hitzaldian, Adegik 2014an aurkeztu zuen "enpresa kultura berria" defendatu du.

Pello Guibelaldek bere agurrean nabarmendu duenez, beretzat "ohore" bat izan da enpresen transformazio kulturala sortu eta zabaltzen hasi den urteetan Adegiko presidente izatea. Gaineratu duenez, Gipuzkoaren etorkizuna horren menpe dago hein handi batean.

Junkerak zein Guibelaldek Joxe Mari Korta ETAk 2000. urtean hil zuen Adegiko presidente ohia gogoan izan dute.

Halaber, gaurko batzar orokorrean Kontseilu Errektorea ere aukeratu dute. Aurrerantzean organo horretan hamar emakume egongo dira, orain arte baino % 25 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gipuzkoako Enpresarien Elkartea Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Enpresaburuak