Ekonomia -
Anbulantzia zerbitzua
Ambuiberica konpainiak lan-erregulazioko espedientea atzera bota du
Hasieratik zalantzak agertu ditu zuzendaritzak, eta azkenean espedientea bertan behera utzi du. Are gehiago, anbulantzietako langileen kopurua areagotzea beharrezkoa izango dela aurreratu du.
eitb.eus
Administrazio arloko langileei lan-erregulazioko espedientea aplikatzeko asmoa zuen Anbuiberica konpainiak, baina azkenean atzera bota du, ETBk azaldu duenez.
Espedientea goizean aurkeztu dute, eta zerbitzu zentralei eragin behar zien. 50 pertsona baino gehiago lan egiten dute bertan.
Erabakiak alarmak piztu ditu sindikatuen egoitzetan. “Espedientea lehen pauso bat izan daiteke, anbulantzien zerbitzuko 350 beharginei eragin diezaiokeen olio orbana”, salatu dute.
Hasieratik zalantzak agertu ditu zuzendaritzak, eta azkenean espedientea bertan behera utzi du. Are gehiago, anbulantzietako langileen kopurua areagotzea beharrezkoa izango dela aurreratu du.
Ambuibericako zuzendaritzak gutunak bidali zizkien Arrigorriagan lan egiten duten enpresa honetako zerbitzu zentraletako langileei, euren kontratuak aldi baterako bertan behera gelditu direla jakinarazteko.
Ambuibericak Langileen Estatutuaren 47. artikulua hartu zuen oinarri lan-kontratuak bertan behera uzteko, arrazoi ekonomiko eta teknikoak zein antolakuntza edo ekoizpen arrazoiak direla medio.
Eusko Jaurlaritzak ospitaleetako gaixoen larrialdiko zerbitzua esleitu zion Ambuiberica enpresari.