Ekonomia -
Bizkaia
Ambuibericak aldi baterako lan-erregulazioko txostena aurkeztu du
Enpresak Langileen Estatutuaren 47. artikulua hartu du oinarri lanpostu kontratuak bertan behera uzteko, arrazoi ekonomiko eta teknikoak zein antolakuntza edo ekoizpenerako arrazoiak direla medio.
RADIO EUSKADI | EITB.EUS
Ambuibericako zuzendaritzak gutunak bidali dizkie Arrigorriagan lan egiten duten enpresa honetako zerbitzu zentraletako langileei, euren kontratuak aldi baterako bertan behera gelditu direla jakinarazteko. Enpresari 35 anbulantzia erre zizkioten zerbitzua kudeatzeko ardura eman zioten egun berean.
Ambuibericak Langileen Estatutuaren 47. artikulua hartu du oinarri lan-kontratuak bertan behera uzteko, arrazoi ekonomiko eta teknikoak zein antolakuntza edo ekoizpen arrazoiak direla medio.
Enpresak langileei jakinarazi dienez, negoziaziorako batzordea osatuko dute orain.
Eusko Jaurlaritzak ospitaleetako gaixoen larrialdiko zerbitzua esleitu zion Ambuiberica enpresari.
Historia gatazkatsua
Valladolideko enpresak hamaika arazo ditu beste erkidego batzuetako langileekin. Esaterako, enpresak Galiziako langileei hitzarmen kolektiboa ez ezartzea erabaki zuen martxoan, eta langileei 50.000 aparteko ordu ordaintzera behartu zioten Ambuibericari apirilean.
Aragoin ere, iaz Osasun Sailari 130.000 euroko iruzurra egin izana egotzi zioten enpresari.