Ekonomia -

Igoera berria

Argindarra ia % 10 garestituko da urtarrilean

Nahiz eta igoera izan, argindarraren prezioa Espainian Europako merkeenetarikoa izaten jarraitzen duela azaldu dute sektoreko iturriek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarrak % 9,9 egingo du gora urtarrilean, azken baliabidearen kudeatzaileen (Cesur) arteko hamairugarren enkantea % 21,3ko igoera batekin itxi ostean, urriko emaitzekin alderatuta, sektoreko iturriek jakitera eman dutenez.

4.000 megawatteko oinarrizko produktua 49,07 eurotan (Megawatt bakoitzeko) saldu da 2011ko lehen hiruhilekoarentzako, eta horrek % 4,5eko hazkunde bat suposatzen du.

Hala ere, behin beharrezko doikuntzak egin ostean, hau da, gaitasun ordainketak, arrisku-sariak edo kontsumo desbideraketak eskari handiko uneak betetzeko, azkenean igoera % 21,3an geratu da.

Nahiz eta igoera izan, argindarraren prezioa Espainian Europako merkeenetarikoa izaten jarraitzen duela azaldu dute sektoreko iturriek, besteak beste, Italiakoa, Frantziako, Alemaniako eta Britainia Handikoa baino merkeagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea