Ekonomia -

Dublineko Gobernua

Moody'sek Irlandako zorraren kalifikazioa Aa2tik Baa1era jaitsi du

Estatuak bankuen zorraren ardura hartu ostean, herrialdeko ekonomiaren itxaropenaren ziurgabetasuna handitu eta Gobernuak "finantza-irmotasuna" galdu ondoren hartu du erabakia agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody''s arriskuak neurtzeko agentziak Irlandako bonoen kalifikazioa jaitsi du bost maila, bai atzerriko dibisan zein bertako diruan: Aa2 kalifikaziotik Baa1 kalifikaziora, eta perspektiba negatiboa aurrikusi du.

Estatuak bankuen zorraren ardura hartu ostean, herrialdeko ekonomiaren itxaropenaren ziurgabetasuna handitu eta Dublineko Gobernuak "finantza-irmotasuna" galdu ondoren hartu du erabakia agentziak.

Moody''sek perspektiba negatiboa duela erabaki du Gobernu irlandarraren "finantza-irmotasunak" hazten jarraitzeko indarra galdu duelako eta banku-sistemaren egonkortzea lortzeko gastuek aurrikuspenak gaindi ditzaketelako. Hala ere, Moody''sek Irlandako ekonomiaren lehiakortasuna eta enpresentzako baldintza onak goraipatu ditu. Lan-merkatuaren malgutasuna krisian eman diren soldaten murrizketetan islatzen da eta, agentziaren esanetan, esportazioen esparruan "datu osasuntsuak" ikus daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea