Ekonomia -

Europako Banku Zentrala

Europako Bankuak zor publikoa eta pribatua erosteari utziko dio abenduan

Egun, 30.000 milioi euroko baliogatik erosten du zorra; urritik aurrera eta abendura bitartean, balio hori 15.000 milioi eurokoa izango dela jakinarazi du.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralaren gobernu kontseiluak erabaki du abendutik aurrera ez duela zor publiko eta pribaturik erosiko. Gainera, urritik abendura arteko tartean, zorraren balioa 15.000 milioi eurokoa izango dela iragarri du.

Horrez gain, astebeteko maileguen kasuan, bankuek ez dute interes-tasarik ordaindu beharko. Aitzitik, egun baterako maileguak eskatuz gero, interes-tasa % 0,25ekoa izango da, orain arte bezala; eta egun baterako erreserbak muga gaindituz gero, bankuek % 0,4ko interes-tasa ordaintzen jarraituko dute.

2019ko udara arte interes-tasak bere horretan mantentzea da Europako Banku Zentralaren asmoa, inflazioa % 2tik behera iritsi bitartean.

Joan den urtarriletik, Europako Bankuak 30.000 milioi euroko baliogatik erosten du zor publikoa nahiz pribatua. Balio hori 15.000 milioi eurokoa izango da urritik aurrera, eta abenduan zorra erosteari utziko dio.

Europako Banku Zentralaren iritzian, krisi ekonomikoari aurre egiteko duela zenbait urte abian jarritako ezohiko neurriak bertan behera uzteko unea heldu da, politika monetarioa normalizatu egin delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nazioartea Europar Batasuna Ekonomia Albisteak Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak