Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Pentsioen erreforma bankuek sustatu dutela salatu du Txiki Muñozek

Bestalde, ELAko idazkari nagusiak urtarrilaren 27ko greba orokorra "arrakastatsua" izatea espero du, nahiz eta aitortu mugimendu sindikala "egoera zailean" dagoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txiki Muñoz ELAren idazkari nagusiak esan du asanbleak prestatu dituztela Errege Egunaren ondoren urtarrilaren 27rako sindikatu abertzaleek deitu duten greba orokorra "arrakastatsua" izan dadin. Horren harira, "lan-eskubideen kontra jotzeko bidea" ireki dutenen kontra mobilizatzeko deia egin die herritarrei.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Muñozek azaldu duenez, greba orokorra "arrakastatsua" izan dadin lan egingo dute, baina mugimendu sindikalaren "egoera zaila" dela aitortu du, izan ere, "politikak bakarrik utzi" omen ditu.

"Oso bakarrik gaude, baina, oso bakarrik egonda, esfortzu handia egingo dugu eztabaidak euskal langilerian eta gizartean oihartzuna izan dezan", azpimarratu du.

Hori horrela, "27a arte egun asko" geratzen direla eta deialdiaren arrakastaren alde lan egingo dutela berretsi du. "Asanbleak deitu ditugu Errege Egunaren ondorenerako eta grebaren arrakasta enpresan lortzen da, asanbleak eginaz eta langileei jokoan dagoena azalduz", goraipatu du.

"Testuinguru honetan, zaila da lan-eskubideen kontra jotzeko bidea ireki dutenen kontrako ariketa demokratikoagoa egitea greba orokorra baino", Muñozen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea