Ekonomia -

LEP

Bilboko Udalak 312 postuko lan eskaintza publikoa onartu du

Lanpostuen erdia Udaltzaingoarentzat izango dira. Udal gobernuak (EAJ/PSE-EE) adostu du, sindikatuen 'oniritziarekin'. 2017an egindakoa baino handiagoa izango da aurtengoa.

Bilboko udaletxea. Argazkia: Gonzalo Elorza
Bilboko udaletxea. Argazkia: Gonzalo Elorza
Bilboko udaletxea. Argazkia: Gonzalo Elorza

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak 2018an egiteko lan eskaintza publikoa (LEP) onartu du ostegun honetan. Guztira, 312 lanpostu eskainiko dituzte, eta horietatik 150 Udaltzaingoarentzat izango dira.

Udal gobernuak (EAJ/PSE-EE) onartutako eskaintzak "ordezkaritza sindikalen oniritzia" du, eta udal lantaldea apurka-apurka gaztetzen joateko xedea du, Udaleko iturriek nabarmendu dutenez.

Horrez gain, behin-behinekoen tasa jaistea du helburu, eta Bilboko Udalean jada lanean ari diren beharginen barne promoziorako 99 lanpostu gorde dituzte horretarako. Halaber, lanpostuen % 7 (21 postu) desgaitasun bat duten pertsonentzat izango dira.

Euskarari dagokionez, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan "derrigorrezko eskakizuna" izango da, eta gainerakoetan euskaraz jakitea merezimendu moduan hartuko dute.

LEPa onartuta, proben kronograma zehaztuko du Udalak.

2017an ere eskaintza publikoa egin zuen Udalak, 218 postu eskaini zituen, eta "Euskal Autonomia Erkidegoan tokian tokiko administrazioen artean inoiz egindako handiena" zela nabarmendu zuen. 2018ko horrek iazkoak baino 100 bat gehiago eskainiko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak