Ekonomia -

Argindarraren garestitzea

PSOE: 'Ezin diegu tarifen defizitari eutsi'

Gobernuaren hitzetan, hemendik aurrera kontsumitzaileek argindarraren kostua ezagutuko dute eta aurrezten ahaleginduko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Moran PSOEko Ingurumen idazkariaren arabera, argindarraren tarifa sistema berriari esker, espainiarrek ezagutu ahal izango dute argindarraren benetako kostua eta aurrezteko planak egin ahal izango dituzte.

"Tarifen defizitaren (15.000 milioi) hazkundeari eusteko argindarraren salneurria handitzea erabaki du Gobernu sozialistak".

Dena den, Gobernuak bono soziala (zortzi milioi lagun inguru) eta merkatu librean daudenei igoera ez diela ezarriko esan du.

Moranen hitzetan, "Gobernuak Lege-dekretu bat onartu du argindarraren merkatuan ordena ezartzeko eta gardentasuna errazteko; neurri horri esker, 4.600 milioi euro aurreztuko ditu Gobernuak datozen hiru urteetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea