Politika -

% 9,8 gora

Argindarra garestitzea 'zentzugabekeria' dela esan du Rajoyk

PPko buruak ziurtatu du bere alderdiak irabaziko dituela 2012ko hauteskunde orokorrak, PSOEko hautagaia "Zapatero, Rubalcaba, Pepiño edo Chacon" izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak ziurtatu du aldaketa politikoa emango dela Espainian 2012ko hauteskunde orokorretan, bere alderdia "gobernatzeko prest" baitago eta "bost axola" baitzaie nor izango den PSOEko hautagaia, "Zapatero, Rubalcaba, Pepiño edo Chacon".

"Bost axola zaigu hautagaia Zapatero, Pepiño [Jose Blanco Sustapen ministroa], Rubalcaba edo Chacon izatea. Guri bost, benetan, gai horrek [hautagai sozialista nor izango den] garrantzi guztia galdu du eta ez dut segundo bakar bat ere galduko horretan", esan du.

Gaztela-Mantxako PPko zuzendaritzaren bileraren ostean egin ditu adierazpenok.

Rajoyren ustez, gainera, argindarra, gasa eta AVEren eta aldirikako trenen txartelak garestitu izana Gobernuaren "politika zentzugabeen erakusle" dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea