Ekonomia -
Lan-gatazka
Lantegi Batuak-eko langileak Bilbon manifestatu dira, hitzarmen 'duin' bategatik
Ordezkari sindikalek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatu ezean. 2.000 langile baino gehiagori eragiten die.
Agentziak | Erredakzioa
Lantegi Batuak-eko langileek manifestazioa egin dute larunbat honetan, Bilbo hirigunean, hitzarmen "duina" eskatzeko. Desgaitasuna duten pertsonek lana aukitzea bultzatzen du erakundeak.
Sindikatuen arabera, ehunka pertsonak hartu dute parte enpresa- batzordeak bultzatutako mobilizazioan. Eguerditik Galtzada Nagusia zeharkatu dute, aldarrikapen oihuen artean.
Ordezkari sindikalek ohartarazi dute mobilizazioekin jarraituko dutela, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatu ezean. 2.000 langile baino gehiagori eragiten die.
Zuzendaritzak aurreko hitzarmenetan itundutako eskubide sozialak murriztu nahi dituela salatu du batzordeak, zehazki, "Aste Santuko eta Gabonetako oporrekin amaitu nahi du, eta proba denboraldiak handitu eta soldata igoerak lortutako emaitza ekonomikoen araberakoak izatea ditu helburu".
Azaldu duenez, langileek ez dute murrizketa sozialik onartuko, ezta emaitzen araberako soldaten igoera ere, "soldatak hiru urtez bere horretan mantendu ostean, eta beste hiruz % 1eko igoera barregarriak eginda".