Itxi

Ekonomia

Europako Batzordea

Sekula jarritako isun handiena Googleri: 4.343 milioi euro

agentziak | erredakzioa

Oraingoan, iaz jarritako 2.400 milioikoa baino askoz handiagoa izango da. 2017an Google Shopping dela eta zigortu zuten; gaurkoan, Android sistemarekin oker jokatzeagatik.

1:27
Google

Europako Batzordeak 4.343 milioi euroko isuna ezarri dio Google multinazionalari, inoiz jarritako handiena, Android sistema eragilearekin oker jokatzeagatik, Reutersek aurreratu duenez. Googlek Google Search eta Chrome nabigatzailea, besteak beste, berez instalatzea exijitzen zien Android erabiltzen zuten xakelekoen ekoizleei.

Reutersen arabera, isuna prest omen zegoen aurreko astean, baina Gobernu europarrak atzeratzea erabaki zuen, Donald Trump presidente estatubatuarra NATOren bilerara joan zelako, Bruselan.

Oraingoan, iaz jarritako 2.400 milioikoa baino handiagoa izan da isuna. 2017an Google Shopping salneurriak alderatzeko zerbitzua laguntzeagatik zigortu zuten.

Europar Batasunaren legeen arabera, isuna Alphabeten diru sarreren % 10eakoa izan daiteke. 2017an Googelen enpresa nagusiak 110.855 milioi dolar (94.742 milioi euro) sartu zituen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena