Ekonomia -

Gasteiz

Ryanairrek Foronda-Kolonia lotura bertan behera utziko du ostiralean grebagatik

Ryanairrek Espainiako Estatuan dituen pilotuen protestek eragina izan zuten iragan uztailaren 25ean ere Gasteizko aireportuan.

Ryanairren greba. Argazkia: Efe
Ryanairren greba. Argazkia: Efe
Ryanairren greba. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair hegaldi merkeen konpainia irlandarrak bertan behera utziko ditu ostiralean 250 hegaldi Alemaniako pilotuen greba dela eta, tartean Foronda-Kolonia lotura.

Ryanairrek Espainiako Estatuan dituen pilotuen protestek eragina izan zuen iragan uztailaren 25ean ere Gasteizko aireportuan. Hala, bertan behera geratu ziren Gasteiz-Tenerife Sur eta Gasteiz-Sevilla hegaldiak.

Orain, Alemaniako pilotuek Irlandan, Suedian eta Belgikan deitu duten 24 orduko lanuztearekin bat egitea erabaki dute, soldata eta lan-baldintza hobeak lortzeko protesten baitan.

Kenny Jacobs Ryanairren ordezkariak gaur prentsaurrekoa eman du Alemanian, eta jakinarazi du kaltetutek hegaldia alda dezaketela doan, edo dirua berreskuratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Ekonomia Gaurko azken ordukoa Foronda albisteak