Ekonomia -

Zor jaulkipena

Espainiak 3.000 milioiko zorra saldu du, baina interes handiagoan

Altxor Publikoak nahi zuen zor guztia saldu du, eskari handia baitzegoen, baina ordainduko duen interesa handiena da 2008tik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altxor Publikoak 2.999,80 milioi euroko zorra saltzea lortu du, bost urterako bonoetan, % 4,590eko interesean, hots, interes handienean 2008ko uztailetik.

Azken hilabeteetan izandako enkanteetan gertatu bezala, eskaria (6.307,91) azkenean saldutako kopurua baino handiagoa zen. Izan ere, Altxorrak 2.000 eta 3.000 milioi euro artean saldu nahi zituen.

Azken jaulkipenean (azaroaren 4an egin zuten), Espainiak 3.386,69 milioi saldu zituen, % 3, 601eko interesean.

Krisi ekonomikoa aztergai duen Europar Parlamentuko Batzorde bereziak ere positibotzat jo du Espainiako zorra saldu izana. Madrilen izan da gaur Batzordea. Krisi ekonomikoak Espainian izan duen garrantzia aztertu dute eta beronen eragina nolakoa izan den Europar Batasunean.

Gaurko bisitatik ateratako ondorioak uztailean emango dituzte jakitera Euroganbaran.

Portugaletik iritsi berriak dira Espainiako ekonomia lupaz aztertu duten 10 eurodiputatuak.

Ekonomia Ministerioko eta Espainiako Bankuko kideekin bildu eta gero, eta Sindikatuekin eta Patronalarekin izanda, Batzordeak argi utzi du Espainiak konfiantzazko arrazoiak eman behar dizkiela merkatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea