Ekonomia -

Enplegu Publikoaren Eskaintza

Gizarte Ongizaterako Arabako Enplegu Publikoaren Eskaintza, Azaroaren 24an

Foru erakundeak 187 funtzionario lanpostu aterako ditu lehiaketara; horietako 159 erizain laguntzaile lanpostuak izango dira eta gainerako 58ak erizain lanpostuak.

Aurreko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdi bat. Arabako Foru Aldundiaren argazkia.
Aurreko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdi bat. Arabako Foru Aldundiaren argazkia.
Aurreko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdi bat. Arabako Foru Aldundiaren argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 24an izango da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdiko lehenengo proba, Arabako Foru Aldundiak ostegun honetan jakitera eman duenez

Oposizio horretan, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzu Sailaren menpeko foru erakundeak 187 funtzionario lanpostu aterako ditu lehiaketara; horietako 159 erizain laguntzaile lanpostuak izango dira eta gainerako 58ak erizain lanpostuak. Guztira 3.362 pertsona daude enplegu publikorako eskaintzan onartutakoen behin-behineko zerrendan.Erizain laguntzaile kategorian pertsona kopuru handia onartu denez gero, guztira 2.571, azterketak aldi berean egingo dira Europa jauregian eta Baskonia Kirol Hirian (BAKH). Bestalde, erizain lanpostura, guztira, 791 pertsona aurkeztu dira, eta Europa jauregian egingo dute proba.Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatu Marian Olabarrietak oposizio hauetan izena eman duten pertsona kopurua nabarmendu du, eta haren esanetan, 2016ko EPEn bezala horrenbeste pertsonak izena emateak "erakusten du Arabako herritarrek GOFEk egindako enplegu publikorako eskaintzekiko interesa dutela".

Gizarte Zerbitzuen titularrak gogorarazi du Arabako Foru Aldundiak agintaldi honetan GOFEn abiarazi duen bigarren EPE dela hau, oposiziorik egin gabe hamar urte baino gehiago igaro eta gero.

Enplegu publikoaren lehenengo eskaintzaren deialdia 2016. urtearen bukaeran onetsi zen; 80 plaza eskaini ziren, eta bukatzear dago hautaketa aldia. Deialdi hauekin, GOFEk 267 plaza eskaini ditu lehiaketan azken bi urteotan.

Horiek horrela, Marian Olabarrietak iragarri du Arabako Foru Aldundiak asmoa duela "urtearen hirugarren hiruhilekoan" legegintzaldi honetako GOFEren hirugarren Enplegu Eskaintza Publikorako deialdia egiteko.

Lehenengo probako bi ariketak batera

Azaroaren 24an egingo diren azterketetan batera egingo dira bi kategorietan oposizio faseko lehen probako lehenengo eta bigarren ariketa, eta test erako galdetegiak izango dira. Lehenengo ariketa lanpostuen titulazio taldearen eduki komunen azterketa izango da eta, bigarrena, aldiz, kategoria bakoitzeko berariazko edukiei buruzkoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan Eskaintzak Erizaintza Arabako Foru Aldundia azken ordukoa