Ekonomia -

Langabeziari aurre egiteko

Enpresek gastuak gutxituko dituzte lanaldi partzialak kontratatzean

Lan eta Inmigrazio ministroak 426 euroko laguntzaren ordezko plana aurkeztu die erkidegoei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak 426 euroko laguntzaren ordezko neurria ezarriko duela iragarri du; horren arabera, Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkieten kuotak murriztu ahal izango dituzte enpresek ohiko lanaldiaren % 50eko lanaldi partzialeko kontratu berriak sortzen baldin badituzte.

Batez ere gazteen eta iraupen luzeko langabetuen langabeziari aurre egiteko neurria aurkeztu die gaur erkidegoei Valeriano Gomez Lan eta Immigrazio ministroak.

Neurri horrek enplegua sortaraziko duela esan du ministroak Enpleguko arloko batzarraren ostean. Izan ere, kontratuaren lehen urtean Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa murriztu ahal izango dute enpresek eta horrek animatuko ditu, baina kontratuak ohiko lanaldiaren % 50ekoa izan behar da. Valeriano Gomez Enpleguko arloko batzarrean bilduta dago.

Deskontu horiek gehienez urte batez erabili ahal izango dituzte enpresek, eta enpresa txiki eta ertainen kasuan murrizketa % 100koa izango da, edo % 75ekoa 250 langile baino gehiago dituzten enpresetan.

Ministroaren hitzetan, bi hamarkadatan Espainian izandako erreformarik handiena eta sakonena da hau, eta egungo egoerari erantzuteaz gain, etorkizunera begira datozen erronkak kontuan ditu.

Neurri berriak langabeziaren babeserako eta gizarteratzeko aldi baterako programaren ordezkoa izango da; hau da, laguntzarik gabeko langabetuei ematen zizkieten 426 euroren ordezko neurria. Dena den, Gomezen hitzetan, ez da soilik langabeziaren babeserako eta gizarteratzeko aldi baterako laguntza berri bat, langabetuei heziketa emango baitie.

Neurri "positibotzat" jo du Lan ministroak; izan ere, finantza publikoengain ez du kosturik izango, baina "aurrekontuetako murrizketa" izango du; hori horrela, bukatzen denean ez da gehiago egongo "hurrengo aurrekonturaino".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea