Ekonomia -

Urtarrilak 27

EAEko eta Nafarroako 700 Lan Batzordek atxikimendua eman diote grebari

Sindikatu abertzaleek ohar batean azaldu dutenez, greba deialdia gauzatu zutenetik, hainbat bilera egin dituzte lantokietan eta enpresetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 700 Lan Batzordek urtarrilak 27an deitutako grebari atxikimendua eman diote, sindikatu deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU) jakinarazi dutenez.

Ohar batean azaldu dutenez, greba deialdia gauzatu zutenetik, hainbat bilera egin dituzte lantokietan eta enpresetan.

Bilera hauetan, "argi geratu da gehiengo sindikalak aurkeztutako alternatiben balioa eta egunerokotasuna, bereziki pentsio erreforma honek langileen eskubideak bortizki erasotzen duen unean", sindikatuek esan dutenez.

Urtarrilaren 21 arte egin dituzten bileretan bildutako datuen arabera, 700 Lan Batzordek "atxikimendua erakutsi dute grebarekin".

Sindikatuek industria, zerbitzuak eta administrazio publikoetako sektoreetako empresa batzuk aipatu dituzte.

Erkidego Autonomoko Irakaskuntza Publikoari dagokionez, Pertsonalgo Batzordeak beren atxikimendua eman diote grebari eta baita ere EHUkoak.

Toki eta Foru Administrazioan, Enpresa eta Pertsonal Batzordeen atxikipenak Aldundietan eta udaletxe "handienetan ere" nabarmendu dituzte.

Era berean, Enpresa eta Pertsonalgoaren Batzordeak eta Sindikal Sailek lantoki ugarietan bat egin dute grebaren deialdiarekin: Osakidetza, Osasunbidea eta Administrazio Orokorra Erkidego Autonomoan eta Nukleo Admnistrazioa Nafarroan, eta Justizian.

Gizarte zerbitzutan aritzen diren enpresetan "oso ugariak dira grebaren alde jasotako atxikipenak eta babesak", sindikatuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea