Politika -
Urtarrilaren 27an
Etorkinen elkarte batzuek greba orokorrean parte hartuko dute
Helburua eredu ekonomiko eta sozial 'justu' bategatik borrokatzea izango da, sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako deitutako greba orokorrean.
Erredakzioa
Hamabost elkarte eta organizazioek urtarrilaren 27an egingo den greba orokorrean parte hartuko dutela adierazi dute. Sindikatu abertzaleek bultzatutakoa da hori, pentsioen erreformen aurrean beharrezkoa ikusten dutelako "eredu ekonomiko eta sozial justu bategatik borrokatzea".
Talde horien ordezkariak gaur ELAren Bilboko egoitzan egon dira urtarrilaren 27ko greba orokorrean izateko arrazoiak azaltzeko. Salatu dutenez, "Espainiako Gobernuak, Nafarroakoak, eta Eusko Jaurlaritzak duela gutxi hartu dituzten gizartearen aurkako neurriek, krisia aitzakia dela, lan-eskubideak eta soldatak murriztea ahalbidetu dute, lan-merkatua aldatzea eta gastu publiko eta sozialak jaistea, hau guztia talde ekonomiko murriztu baten mesedetan eta gizartearen gehiengoaren kontra".
Eraginak jasan behar izan dituzten taldeen artean etorkinak daude, Atzerritartasun edo Asilo eta Babes legeetatik datozen eskubideen murrizketa "gehitu"ko baitzaie, Espainiako Estatuak ezarritakoa. Horrek, "abusu eta xantaien egoeran izateko aukera gehiago" ematen dizkie.