Ekonomia -

Energia

Gas naturala % 8,4 garestituko da

Besteak beste, Brent petrolio upelaren prezioak nazioarteko merkatuetan izan duen igoerak (% 5,8) eragin du gas naturalaren tarifa garestitzea.

Gas nataural konpainiak Bruselatik gertu duen egoitza. Argazkia: EFE
Gas nataural konpainiak Bruselatik gertu duen egoitza. Argazkia: EFE
Gas nataural konpainiak Bruselatik gertu duen egoitza. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifa (TUR, gaztelaniazko sigletan), alegia, etxean gas bidezko berokuntza sistema duten kontsumitzaileek erabiltzen dutena, % 8,4 garestituko da gaurtik aurrera. Lehengaien prezioek merkatuan izandako igoera nabarmenak eragin du gas naturalaren tarifaren gorakada hori.

2018ko lehen hiruhilekoko batez bestekoarekin alderatuta, apiriletik ekainera bitartean gasaren prezioa % 3,4 merkatu zen, baina urteko hirugarren hiruhilekoari zegokion prezioa ezarri zutenean, tarifak % 3,6 egin zuen gora. Edonola ere, gasaren prezio berria abendura arte egongo da indarrean.

Lehengaien prezioek nazioarteko merkatuetan izandako igoerak (% 22,7) eragin du gas naturalaren tarifaren gorakada hori; izan ere, araututako zatiari dagokion prezioak, hots, azpiegituren erabileragatik eta energiagatik ordaindu behar denak, ez du igoerarik izan laugarren urtez jarraian.

Besteak beste, Brent petrolio upelaren prezioak nazioarteko merkatuetan izan duen igoerak (% 5,8) eragin du gas naturalaren tarifa garestitzea.

Horrenbestez, urtarrilean gasaren prezioak % 6,2 gora egin bazuen ere, gaur bertan indarrean sartuko den prezioa urteko garestiena izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Elektrizitatea Gas naturalari buruzko albisteak