Ekonomia -
Makineria
Geka Gipuzkoako enpresa, hartzekodunen konkurtsoan
Konpainiak 65 langile eta hiru lantegi ditu, bi Oiartzunen eta bat Astigarragan.
Agentziak | Erredakzioa
Geka Gipuzkoako enpresan ordezkaritza duten sindikatuek “jakin ahal” izan dutenez, makineria konpainiak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du Donostiako Merkataritza-arloko epaitegietan.
Iraileko soldata ordaintzea eskatzeko, langileek lanuzteen laugarren eguna dute gaur, LABek agiri batean azaldu duenez.
Nahiz eta konkurtsoa aurkeztu, “oraindik ez da autorik igorri” eta enpresak “ez du soldatak ordaintzeko likidezia arazorik”, sindikatu abertzaleak azpimarratu duenez.
Enpresak 65 langile eta hiru lantegi ditu, bi Oiartzunen eta bat Astigarragan.
Urriaren 8an lantegi aurrean elkarretaratzeak egiten hasi ziren, soldata ordaintzea eskatzeko. Aste honetan ordubeteko lanuzteak egin dituzte goizeko zein arratsaldeko txandan, enpresa-batzordeak (LAB, CCOO eta Independenteak) deituta.