Ekonomia -
Urriko langabezia datuak
Langabeziak % 0,51 egin du behera EAEn; Nafarroan, aldiz, % 0,19 gora
622 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn urrian. Nafarroan, aldiz, 63 lagun gehiago izan dira. Estatuan, berriz, langabeziak gora egin du, % 1,6, hain zuzen.
Agentziak
Langabeen kopuruak behera egin du urrian EAEn, iraileko datuekin alderatuta, 622 pertsona gutxiago zenbatu baitituzte langabezian. Guztira, 122.415 langabe daude Euskadin.
Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak astelehen honetan jakitera eman dituen datuen arabera, urtebetean 7.641 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian Euskadin. Hala, % 5,88 egin du behera langabeziak 2017ko urritik.
Langabeziaren datuak lurraldeka aztertuz gero, beherakada bakarra Bizkaian izan da, 746 langabe gutxiago (% -1,05); guztira, 70.149 langabe daude Bizkaian.
Gipuzkoan, 91 pertsona gehiago (% 0,28) gehiago zenbatu dituzte eta 32.239 lagun dira langabezian. Araban, berriz, 33 lagun gehiago zenbatu dituzte, eta 20.027 pertsona daude langabezian.
Sektoreka aztertuz gero, Zerbitzuetan (606 lagun gutxiago) jaso da beherakadarik handiena: atzetik, Eraikuntza (220 lagun gutxiago).
Kontratuen harira, irailean baino 13.045 gehiago izan dira urrian, 105.817 kontratu zenbatu baitzituzten. 8.967 lan-kontratu mugagabeak izan dira, aurreko hilean baino 439 gutxiago; eta, 96.850 aldi baterako kontratu zenbatu dituzte.
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, aurtengoa "urriko langabeziaren hirugarren bilakaerarik onena izan da 2004. urtetik".
Era beran, langabeziaren urtebeteko tasak elkarren segidako laugarren hilabetez behera egin duela azpimarratu du sailburuak.
"Lan-merkatuaren susperraldia ematen ari da ikuspegi kuantitatiboan zein kualitatiboan", gaineratu du.
33.178 LANGABE, NAFARROAN
Nafarroan, aldiz, langabeziak % 0,19 egin du gora urrian, irailean baino 63 langabe gehiago zenbatu baitituzte langabezian. Guztira, 33.178 pertsona daude lanik gabe Foru Erkidegoan. Nafarroan 2.141 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian urtebetean. Ondorioz, % 6,06ko beherakada izan da.
3.254.703 LANGABE, ESPAINIAN
Estatuan langabeziak % 1,6 egin du gora urrian, irailean baino 52.195 langabe gehiago zenbatu baitituzte. Guztira, daude lanik gabe, baina langabeziak 2018ko mailari eusten dio.