Ekonomia -

Gorenaren erabakiaren ostean

Hipoteken zerga banketxeek ordaintzeko lege dekretua onartu du ministroen kontseiluak

Horrez gain, sozietateen gaineko zergan ere moldaketa egin dute finantza erakundeek zerga horrengatik kenkaririk jaso ez dezaten.

Sanchez, artxiboko argazki batean.
Sanchez, artxiboko argazki batean.
Sanchez, artxiboko argazki batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondare-Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga aldatzea onartu du gaur Espainiako Gobernuaren ministro kontseiluak, errege lege-dekretu baten bidez. Hori horrela, aurrerantzean hipoteken zerga banketxeek ordaindu beharko dute, eta ez bezeroek.

Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, lege aldaketak "argi eta garbi" uzten du zerga ordaintzea finantza erakundeei dagokiela.

Erreforma Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri zuen atzo, Auzitegi Gorenak atzera egin eta zerga bezeroek ordaindu behar zutela ebatzi eta ordu gutxira.

Celaaren ahotan, "Gobernuak erantzukizunez eta azkartasunaz jardun du herritarren arazo bat konpontzeko, 24 orduko epean egin dugu aldaketa".

Bestalde, sozietateen gaineko zergan ere moldaketa bat onartu du ministro kontseiluak. Hartara, finantza erakundeek ez dute zerga hori ordaintzeagatik kenkaririk jasoko. Gorenak eragindako "nahastea"ri aurre egiteko "premiazko neurria" dela argudiatu du Maria Jesus Montero Ogasun ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Espainiako Gobernua Hipotekak Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur Gastu publikoa