Ekonomia -
SALAKETA TWITTERREN
Bilboko hotel batek tapoiak eskaini dizkie bezeroei, grebalariak entzun ez ditzaten
NH eta Barcelo Nervion hoteletako logela-garbitzaileak greba mugagabean dira azaroaren 2tik, lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko. Bezero batek hotelaren jarrera salatu du Twitteren.
EITB.EUS
Joaquin Urias Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle eta Auzitegi Konstituzionaleko epaile ohiak bere Twitter kontuan salatu duenez, asteburu honetan Bilboko hotel batean gela hartu, eta zuzendaritzaren gutun bat aurkitu du "greban diren langileen protestek eragiten duten zaratagatik barkamena eskatuz" eta tapoi batzuk eskainiz, "behar izanez gero erabiltzeko".
Bezeroak, haserre, publikoki salatu du kasua txio batean, gutunaren eta tapoien argazkiarekin:
Estoy en Bilbao. Me alojo en el Hotel Barceló Nervión y me he encontrado esta carta de la dirección del hotel en mi habitación.En vez de disculparse por el ruido que causan las protestas de las trabajadoras en huelga, mejor harían en pagar un sueldo decente a las Kellys! pic.twitter.com/E3wxVyYRn5
— Joaquín Urias (@jpurias) 10 de noviembre de 2018
Gogoan izan behar da Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako gelak garbitzen dituzten langileek greba mugagabea hasi zutela azaroaren 2an, lan-baldintza hobeak eta kontratuen erregularizazioa eskatzeko.
Gaur egun 2,5 euro jasotzen dituzte garbitzen duten gela bakotzeko, "hilean 800 euro irabazteko lanaldi luze-luzeak egitea behartuz emakumeak" salatu dute grebalariek. Bizkaiko Ostalaritzaren lan-hitzarmena aplikatzea nahi dute, sektoreko ia enpresa guztiek egiten duten bezala, baina ELA sindikatuak jakitera eman duenez, Constant taldeak uko egiten dio horri.
Hain zuzen ere, ostegun honetan, euren egoeraren berri eman zuten Klaudio Landaren "Esta Pasando" ETB2ko saioan: