Itxi

2018/11/19

13:38

Ekonomia

Lan gatazka

Amazoneko eta Correoseko langileen lanuzteak, 'Black Friday' egunean eta Gabonetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hasiera batean, hots, enpresa zabaldu zutenean, adostutako lan hitzarmena defendatu dute Amazoneko langileek. Correoseko beharginek, berriz, finantzaketa publikoa eta enplegu plan berria eskatu dute.

  • Amazon Bizkaia. ETBren bideo batetik hartutako irudia

    Amazon Bizkaia. ETBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

CC.OO. eta UGT sindikatuek greba deitu dute Amazonen, Black Friday egunerako eta Gabonetako kanpainarako, zuzendaritzarekin izandako negoziazioetan akordiorik lortu ez dutela ikusita.

Hala, azaroaren 23an eta 24an, abenduaren 7tik 9an, abenduaren 15ean eta 30ean eta urtarrilaren 3an eta 4an egingo dituzte lanuzteak, alegia, urteko salmenta handienak izaten diren egunetan, aipatu sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez.

Duela hainbat hilabete iraungitako lan hitzarmenaren negoziazioa ez ezik, enpresa ireki zutenean langileei ezarritako baldintza berak aldarrikatu dituzte sindikatuek.

Greba deitu orduko izandako bileretan akordiorik lortu ez bazuten ere, berriro ere negoziazioei eustea begi onez jo dute, lan gatazka modu baketsuan konpontzeko "itxaropena" ematen dielako. Izan ere, abuztuaren 1ean bildu ziren azkenekoz.

Mobilizazioak Correosen

Correosen ordezkaritza duten sindikatuek (CC.OO., UGT, CSIF eta Sindikatu Askea) iragan asteartean hasi zituzten protestak, eta Black Friday egunerako eta Gabonetako kanpainarako ere greba deitu dute.

Horrekin, finantzaketa publikoa eskatuko dute, baita enplegu plan bat zehaztea ere. Halaber, soldaten, lan baldintzen eta langileen eskubideen hobekuntza aldarrikatu dute, sindikatuek adierazi dutenez. Gainera, aurreratu dute eskatutakoa betetzen ez bada, 2019rako ere mobilizazioak deituko dituztela.

Gauzak orrela, 24 orduko lanuzteak egingo dituzte Black Friday egunean eta abenduaren 21etik 26ra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;