Itxi

Ekonomia

Lanuzteak

Bilbobuseko langileek 8 greba egun egingo dituzte abenduan, San Tomas egunean ere

Agentziak | Erredakzioa

Lehen greba eguna abenduaren 3an izango da, eta bi orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzeko. Abenduaren 10ean, 12an, 14an, 17an eta 19an, berriz, txanda bakoitzeko lau ordukoak izango dira.

  • Bilbobus. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.

    Bilbobus. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.

Bilbobuseko enpresa batzordeak mobilizazioak eta lanuzteak iragarri ditu abendurako, lan-hitzarmen berria negoziatzeko eta zerbitzuaren “murrizketa etengabeak” salatzeko. Halaber, San Tomas egunean egun osoko greba egingo dute.

Murrizketei ez, negoziazioa orain! Bilbobus borrokan!” lelopean, Bilbobuseko langileek Bilboko kale nagusiak zeharkatu dituzte astearte goiz honetan. ELA sindikatuko ordezkariek jakitera eman dutenez, protesta horretan 250 bat langile elkartu dira.

Enpresa batzordean ordezkatuta dauden sindikatuek ostegun honetan deituko dituzte lanuzteak, bihar bertan (asteazkena) enpresa zuzendaritzarekin bildu ostean.

Gauzak horrela, lehen greba eguna abenduaren 3an izango da. Enpresa batzordetik jakinarazi dutenez, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte lanuzteak. Abenduko lehen astean, hilaren 3an eta 5ean bi orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzeko. Abenduaren 10ean, 12an, 14an, 17an eta 19an, berriz, txanda bakoitzeko lau ordukoak izango dira lanuzteak. Azkenik, abenduaren 21erako (San Tomas), egun osoko greba deituko dute.

Gaizka San Miguel ELA sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, Bilbobuseko langileen “egoera larria” salatzeko egingo dituzte lanuzteak.

Langileek hainbat gauza aldarrikatzen dituzte, hala nola, lan-hitzarmen berria negoziatzea eta zerbitzuaren “murrizketa etengabeak” alde batera uztea. Izan ere, enpresa zuzendaritzarekin sinatutako azken hitzarmenak iaz utzi zion indarrean egoteari. ELAko ordezkariaren esanetan, orain arte egindako bilera guztietan zuzendaritza ez da adostasuna lortzeko prest agertu.

San Miguelek azaldu duenez, enpresak egoera ekonomiko zaila duela arrazoitu du hitzarmen berria ez negoziatzeko, baina, zuzendaritzak oraindik 2017ko kontuak aurkeztu ez dituen arren, 2014, 2015 eta 2016 urteetako datuak gogoan izanda, “kaudimendun enpresa” dela frogatutzat dagoela azpimarratu du. Izan ere, 3,5 milioi euro inguruko etekinak lortu zituen hiru urte haietan.

ELAtik salatu dutenez, behin-behinean lanean ari diren langileen kopurua “gero eta handiagoa” da. Hala, lantaldea 600 pertsonek osatzen duten arren, 150 langilek behin-behineko kontratua dutela ziurtatu du. Arrazoi horregatik, behin-behinean lanean ari diren langileen kopurua “gero eta handiagoa” dela azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena