Ekonomia -

Espainiako patronala

Antonio Garamendi aukeratu dute CEOE patronaleko buru

Hautagai bakarra zen euskal enpresaburua eta, beraz, ez dute bozketarik egin.

Garamendi, CEOEren presidente izendatu berritan. EFE
Garamendi, CEOEren presidente izendatu berritan. EFE
Garamendi, CEOEren presidente izendatu berritan. EFE

AGentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Garamendi CEOEren (Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa, gazteleraz) presidente izango da datozen lau urteetan. Euskal enpresaburu eta orain arte CEPYMEko (enpresa txiki eta ertainen Espainiako konfederazioa) buru zena hautagai bakarra zen, eta hortaz, ez dute bozketa bidez aukeratu.

CEOE patronaleko bosgarren presidentea izango da Garamendi. Aurretik, Carlos Ferrer Salat, Jose Maria Cuevas, Gerardo Diaz Ferran eta Juan Rosellizan dira karguan.

Euskal enpresaburuak (Getxo, 1958) 137 abal aurkeztu zituen, eta Konfederazioa osatzen duten 43 erakundeetatik 43k babestu zuten. Bigarren aldia da Garamendik bere hautagaitza aurkezten duena; duela lau urte Rosellen kontra galdu zuen.

Zuzenbidean lizentziaduna, hainbat enpresetako administrazio kontseiluetako kide izan da. Hala nola, Bankoa, Babcock & Wilcox eta Tubos Reunidos. Horrez gain, zenbait enpresaburu elkarte zuzendu ditu: CEAJE enpresaburu gazteen patronala edota CEPYME, besteak bete.

Hain justu, azken horren buru izateari utzi beharko dio Garamendik (2014tik izan presidente). Egun konfederazio horretan dagoen 10 presidenteordeetako bat hautatu beharko dute orain CEPYME zuzentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak CEOE