Ekonomia -

Lan ikuskaritza

Bilboko NH eta Barcelo hotelek greba-eskubidea urratu dute

ELAk azaldu duenez, hotelek Cor Outsourcing enpresa “modu irregularrean” kontratatu zuten “greba egiten ari ziren pertsona guztiak ordezkatzeko”.

Solairu zerbitzarien protesta Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB
Solairu zerbitzarien protesta Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB
Solairu zerbitzarien protesta Bilbon. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NH Villa Bilbao eta Barcelo Bilbao Nervion hotelek garbitzaileen greba-eskubidea urratu dutela ebatzi du Lan Ikuskaritzak, ELA sindikatuak gaur agiri batean jakitera eman duenez.

Hoteletako logela-garbitzaileek greba mugagabea hasi zuten azaroaren 2an, “laneko esplotazioa” salatzeko. Kasu askotan 800 baino gutxiagoko soldatak eta lan kontratuak “lege-iruzurrean” dituzte.

Sindikatuak azaldu duenez, gatazka konpontzen eta Grupo Constanteko beharginen lan baldintzak hobetzen saiatu beharrean, hotelek Cor Outsourcing enpresa “modu irregularrean” kontratatu zuten “greba egiten ari ziren pertsona guztiak ordezkatzeko”.

Enpresetako agiri ugari atzeman eta enpresaburuak galdekatu ondoren, Lan Ikuskaritzak arau-hausteko akta zabaldu die bi hotelei, baita Grupo Constant eta Cor Outsourcing konpainiei ere.

Hotel bakoitzean lau enpresek logela-garbitzaileen greba-eskubidea modu koordinatuan eta adostuan urratu dutela ondorioztatu du Lan Ikuskaritzak.

Horregatik, lau enpresak auzitara eramango dituela iragarri du ELAk, oinarrizko eskubide bat urratu dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Turismoa Euskadi ELA Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Turismo-ostatuak Euskadi