Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Greba-eguna dute gaur Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuan

1.500 langile inguru daude deituta, 2015etik berritu gabe dagoen lan-hitzarmen baten alde.

Bizkaiko etxez etxeko langileek 2017an egindako protesta bat. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bizkaiko etxez etxeko langileek 2017an egindako protesta bat
Bizkaiko etxez etxeko langileek 2017an egindako protesta bat. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian, etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greba-eguna dute gaur. ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek hamahiru greba-egun deitu dituzte urtea amaitu bitartean, eta seigarrena da gaurkoa. Besteak beste, probintzia mailako lan-hitzarmena nahi dute.

Guztira, 1.500 langile inguru daude deituta, lan-baldintzak "duin" bihurtuko dituen hitzarmen baten alde.

Lanuzteaz gain, 11:00etan kontzentrazioa egingo dute Getxon, Urgatzi enpresaren parean.

Gaurkoaz gain, beste zazpi greba-egun egingo dituzte urte amaiera bitartean: abenduaren 24, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko lan-hitzarmena 2015etik berritu gabe dago.

Lan-hitzarmena berritzeaz gain, KPIari lotutako soldata igoerak eta malgutasuna eta mugikortasun geografikoa ez aplikatzeko klausulak aldarrikatzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Grebak gaur Lana berriak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Euskal sindikatuak UGT