Ekonomia -

Protesta

Bilbobuseko langileek lanuzte gehiago egingo dituzte astelehenetik aurrera

Hilaren 10eko astean, astelehenean, asteazkenean eta ostiralean egingo dituzte: goizean, 7:30etik 11:30era; arratsaldean, 17:30etik, 21:30era. Asteartean, bilera bat egingo dute.

Bilbobuseko langileak lanuzteak ari dira egiten. Argazkia: EiTBko bideo batetik hartuta.
Bilbobuseko langileak lanuzteak ari dira egiten. Argazkia: EiTBko bideo batetik hartuta.
Bilbobuseko langileak lanuzteak ari dira egiten. Argazkia: EiTBko bideo batetik hartuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hitzarmen kolektiboa galdegitea xede, Bilbobuseko langileek lanuzte gehiago egingo dituzte aste honetan, astelehenetik aurrera; egun horretan bertan, txandako lau orduko lanuzteak egingo dituzte, UGT, CCOO, USO, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta.

Langileak abenduaren 3ko astean hasi ziren mobilizazioekin; hain zuzen ere, aste horretako astelehen eta asteazkenean bi orduko lanuzteak izan ziren, bai goizean baita arratsaldean ere, eta, enpresa-batzordeak zabaldutako datuen arabera, jarraipena erabatekoa izan zen.

Mobilizazioek ondorengo bi asteotan jarraituko dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan (hilaren 10ean, 12an, 14an, 17an eta 19an), lau orduko lanuzteekin: goizeko txandan, 7:30etik, 11:30era; arratsaldean, aldiz, 17:30etik, 21:30era. Hilaren 21ean, San Tomas egunean, San Tomas egunean, greba 24 ordukoa izango da.

Astelehenean, lanuzteez gain, langileek bi manifestazio egingo dituzte, 8:30ean eta 18:30ean; Elorrietako garajeetatik irtengo dira, eta Moyua Plazan amaitu.

Hitzarmenaren negoziazioa

Lanuzte horiekin, Bilbobuseko langileek ondorengoa eskatu nahi diote BioBide enpresari: hitzarmenaren negoziazioa (izan ere, 2017ko amaieran galdu zuen indarra hitzarmen horrek), murrizketarik ez egotea, eta erabakiak hartzea lan-segurtasunean eta lan-higienean. Azken horien artean, neurri "eraginkorrak" eskatzen dituzte, erasoei aurre egiteko, eta langileak lan egitera joaten diren eta bertatik alde egiten duten bitartean.

Enpresa-batzordeko UGTren iturriek Europa Pressi adierazi diotenez, asteartean bilera dute, enpresarekin, eta "negoziatzeko borondatea" izango dute bertan: "Beste kontu bat da beste aldea nola joago den", gehitu dute. Dena dela, espero dute, behintzat, gerturatzea egotea, eta negoziazioan aurrera egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Grebak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bilbobus azken ordukoa