Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Jaureguirentzat hiru euskal kutxek bat egitea da 'logikoena'
Presidentzia ministroa EAJren iritzi berekoa da, izan ere, "egoerak irtenbide bakarra eskatzen du: indarra, sendotasuna".
Erredakzioa
Ramon Jauregui Presidentzia ministroarentzat "logikoena" hiru euskal kutxek bat egitea izango litzateke, hau da, bat egin du EAJren aldarrikapenarekin, izan ere, "egoerak irtenbide bakarra eskatzen du: indarra, sendotasuna".
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Jaureguik esan du ez dakiela EAJk bat-egitea berehala izatea eskatu ote duen.
Haren esanetan, merkatuek Espainiari eskatzen dioten "gardentasuna eta fidagarritasuna" lortzeko "irtenbide bakarra dago: indarra, sendotasuna". "Ez dakit hiru euskal kutxen bat-egitea ote den irtenbidea, baina logikoena bada", gaineratu du.
Jaureguik uste du prozesua "lurraldeen berezitasunak eta kutxen probintzian duen pisua kontuan izanda" egin behar dela.
Presidentzia ministroaren esanetan, "kutxa indartsuagoa den heinean etekin gehiago emango ditu" eta "banku bihurtzeko planteamendua arrisku gisa aurkezten badute ere", kutxak ez luke eragina galduko "banketxe baten barruan sartuz gero".