Ekonomia -

LAN GATAZKA

Bilbobuseko eta Bizkaibuseko lanuzteek jarraipen zabala izan dute goizean

Bilbobusen eta Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian launa orduko lanuzteak egingo dituzte (07:30-11:30 eta 17:30-21:30); Ezkerraldean eta Meatzaldean bi ordukoak (07:30-09:30 eta 18:00-20:00).

Bilbobuseko langileen manifestazioa. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bilbobuseko langileen manifestazioa
Bilbobuseko langileen manifestazioa. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanuzte eguna dute gaur Bilbobusen eta Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan, eta berriro ere ilara luzeak sortu dira geltokietan. Sindikatuen hitzetan, goizeko lanuzteek erabateko jarraipena izan dute.

Zehazki, Ezkerraldea Meatzaldea Bus SA (EMB) eta Pesalur SA enpresetako langile guztiak eta Bilbobuseko beharginak daude deituta lanuztea egitera, eta greba deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die.

Durangaldean, Arratian, Nerbio Garaian eta Bilbobusen lau orduko lanuzteak egingo dituzte: 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era.

Bizkaibuseko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko lineatan, ostera, bina orduko lanuzteak egingo ditu: 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara.

Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean daude ikusgai.

Sindikatuetako iturrien arabera, lanuzteen jarraipena erabateko izan da goizean eta normaltasuna izan da nagusi. Gainera, langileek mobilizazioak egin dituzte.

EMBko beharginek abenduaren 20an ere egingo dituzte lanuzteak.

Lanuzte horiez gain, 24 orduko greba egingo dute abenduaren 21ean, San Tomas egunean. Bilbobuseko langileek ere iragarri dute greba egun horretarako.

Bilbobuseko enpresa batzordearen eta Biobideren arteko bilera

Gaur batzarra egingo dute Bilbobuseko enpresa batzordeak eta Biobideko zuzendaritzak, akordioa lortzen saiatzeko. Astearteko bilera akordiorik gabe amaitu zen.

Bien bitartean, EMBko eta Pesalurreko langileek ez dute oraingoz bilerarako hitzordurik .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana albisteak Ekonomia berriak Bizkaibus gaur Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Bizkaibusen ordutegiak Bilbobus Lan gatazkak Garraio publikoa gaur