Ekonomia -

San Tomas

Bilbobuseko langileek eta zuzendaritzak ez dute akordiorik itxi, eta greba egongo da

“Kalitatezko” zerbitzu bat defendatzeko Bizkaibuseko eta Bilbobuseko 2.000 beharginek greba egingo dute ostiral honetan, ELA sindikatuak agiri batean azaldu duenez.

Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bilbobusek eta Biobidek hitzarmenaren gaineko aurreakordioa lortu dute
Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobuseko langileek 24 orduko lanuztea egingo dute ostiral honetan, San Tomas egunean. Ordu batzuk lehenago enpresa-batzordeak eta Biobide enpresak adostutako aurreakordioa ez dute arratsaldean itxi. Hitzarmenaren inguruko behin betiko aurreakordioa idazterakoan zenbait gai zintzilik geratu dira, eta horrek adostasuna ezinezko egin du, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.

Iturriek erantsi dutenez, oraingoz ez dira berriz enpresarekin bilduko. Langileek mobilizazio egutegi berri bat erabakiko dute batzarrean, urtarrilaren 2an.

“Kalitatezko” zerbitzu bat defendatzeko Bizkaibuseko eta Bilbobuseko 2.000 beharginek greba egingo dute ostiral honetan, “enpresek inposatu nahi dituzten prekarizazio politikei aurre egiteko”, ELA sindikatuak agiri batean azaldu duenez.

Garraioaren egoeraren aurrean, “maila politikoa” eskatu die ELAk Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari. Bestalde, mobilizazioak eragiten ari diren eragozpenengatik herritarrei barkamena eskatu die sindikatu abertzaleak. Herritarren eta ikasleen kolektibo eta elkarte ezberdinek adierazitako elkartasuna eskertu du ELAk.

Ostiral honetan, San Tomas egunean, Ezkerraldea Meatzaldea Bus, Pesalur, Gam Txorierri eta Biobideko langileak greba egitera deitu dituzte. ELAren hitzetan, “erabateko jarraipena” izango du grebak, azarotik egindako lanuzte guztiek bezalaxe.

Enpresen, Aldundiaren eta Bilboko Udalaren jarrera publikoki salatzeko manifestazioak egingo dituzte Bizkaiko hiriburuan.

Zigorra

Bestalde, Bilboko epaitegi batek GAM Txorierri Bizkaibuseko emakidaduna zigortu duela jakinarazi du ELAk. Horrela, administrazioko langileei enpresa hitzarmena itzuli eta aplikatu beharko die; izan ere, “hitzarmena aplikatzeari utzi zion, aldebakarreko erabaki batean”.

GAM Txorierrik egindako “murrizketei” salaketa gehitu behar zaiela esan du sindikatuak. Emakidadunaren beharginek “enpresaren praktikak eta Bizkaiko Aldundiaren onargarritasuna” salatuko dituzte ostiral honetan, gaineratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo San Tomas ELA Grebak Lana Gizartea Ekonomia Bizkaibus berriak Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Bilbobus Garraio publikoa gaur Lan gatazkak albisteak gaur