Ekonomia -

GREBA MUGAGABEA

Laugarren greba eguna Huerta de Peraltan, lau langile berriz ere hartzea eskatzeko

Foruzainek grebalarien kontra gogor jo zuten atzo eta 4 pertsona zauritu zituzten. LABek Beaumont kontseilariaren dimisioa eskatu du, eta EH Bilduk zein I-Ek "esku hartu" dezala Nafarroako Gobernuari.

Huerta de Peraltako langileen manifestazioa, ostegunean, Iruñean. Argazkia: EFE
Huerta de Peraltako langileen manifestazioa, ostegunean, Iruñean. Argazkia: EFE
Huerta de Peraltako langileen manifestazioa, ostegunean, Iruñean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 26an Azkoiengo Huerta de Peralta enpresako langileek greba mugagabeari ekin zioten enpresak kaleratutako lau langile berriz ere hartzeko eskatzeko, eta enpresa-batzordeak jakitera eman duenez, jarduna "ia erabat" eten dute lehen egunetik.

Atzo, Foruzainek gogor jo zuten enpresaren atarian zeuden grebalarien kontra eta lau pertsona zauritu zituzten. Sindikatu zein alderdi politikoek arbuioa adierazi eta azalpenak eskatu dituzte.

LAB sindikatuak, adibidez (berak du gehiengoa enpresa-batzordean), Maria Jose Beaumont kontseilariaren dimisioa eskatu du atzoko kargengatik, jendarteari babesa emateko eskatu dio, eta Nafarroako Gobernuari "inplikazioa" eskatu dio irtenbide bat lortzeko. "Huerta de Peralta enpresaren aurrean langileak jipoitzea antidemokratikoa, klasista eta arrazista izan da" ohartarazi du sindikatuak eta Manu Aierdi presidenteordeari dei egin dio "esku hartu eta enpresa negoziaketa mahaian esertzera behar dezan".

"Nafarroako soroetan gertatzen ari den lan-esplotazioaren ernamuina besterik ez da Huerta de Peraltakoa" salatu du sindikatuak. Horregatik, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak lehenbailehen erantzun beharko luketela uste dute: "gatazka honetan inplikatzea zentzu horretan pauso bat ematea litzateke".

traola bolo-bolo zabaldu da azken egunetan sare sozialetan eta UMAPen joera izan da, esate baterako, azken 24 orduetan. Langileak elkartasun mezuak jasotzen ari dira Espainiako Estatu osotik zein kanpotik, Frantziatik, Argentinatik, Brasildik, Palestinatik etab.

LABek manifestazioa deitu du urtarrilaren 12rako, 12:30ean, Iruñean; eta aurrez, urtarrilaren 4ean, Elkartasun Eguna ospatuko dute Azkoienen bertan.

EH Bilduk eta I-Ek babesa eman diete langileei

EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak babesa agertu diete Huerta de Peralta enpresako langileei eta horien eskubideak errespetatzeko eskatu dute.

EH Bilduren iritziz, "onartezina da Foruzaingoaren jarrera" eta Nafarroako Gobernuari "arduraz jokatu eta neurriak hartzeko" eskatu dio: "Utz daitezela alde batera jarrera bortitzak eta bitartekari lanetan has dadila pertsona horien eskubideak eta lan baldintza duinak bermatzea lortzeko".

Beste ohar batean, I-Ek ere "poliziaren kargen aurrean gaitzespen osoa" agertu du eta enpresari langileekin hitz egiteko eskatu dio. Nafarroako Gobernuari gertatu dena zorrotz aztertzeko eskatu dio, eta grebalarien lan-baldintzak ondo begiratzeko, "enpresa horrek diru publiko asko jasotzen baitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa LAB Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Azkoien