Ekonomia -

Ibilgailuen salmenta

Ibilgailuen matrikulazioak % 5,2 egin du gora 2018an

Urte osoko datuak positiboak badira ere, joan den abenduan 3.292 ibilgailu matrikulatu ziren, 2017ko abenduan baino % 11,7 gutxiago, hain zuzen ere.

Ibilgailuen kontzesionario bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Ibilgailuen kontzesionario bat.
Ibilgailuen kontzesionario bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018an, 41.701 auto eta lur-orotako ibilgailu matrikulatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2017an baino % 5,2 gehiago, hain justu ere.

Lurraldez lurralde, hauek dira datuak: Araban, 7.528 ibilgailu matrikulatu ziren iaz (% 5,6 gehiago); Bizkaian, 21.005 (% 4,9 gehiago);eta Gipuzkoan, 13.168 (% 5,5 gehiago).

Urte osoko datuak positiboak badira ere, joan den abenduan 3.292 ibilgailu matrikulatu ziren, 2017ko abenduan baino % 11,7 gutxiago, hain zuzen ere.

Espainiari dagokionez, 1.321.438 ibilgailu matrikulatu ziren 2018an. Datuok Estatuko ekoizleen elkarteak (Anfac), kontzesionarioen elkarteak (Faconauto) eta saltzaileen elkarteak (Ganvam) eman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak