Ekonomia -

LAN GATAZKA

Txandako lau orduko lanuzteak egingo dituzte gaur Bilbobusen

Zehazki, goizean 07:30etik 11:00etara eta arratsaldean 17:30etik 21:30era geldituko dira.

Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bilbobus
Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, beste egun batez, Bilbobuseko langileek txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak egingo dituzte: 07:30etik 11:00etara eta arratsaldean 17:30etik 21:30era.

Urte amaieran, Bilbobuseko langileek ezezkoa eman zioten CCOOk, UGTk eta USO sindikatuek BioBide enpresarekin lortutako aurreakordioari, eta eutsi egin zieten mobilizazioei.

Urtarrilaren 10ean, 14ean eta 17an ere lau orduko lanuzteak egingo dituzte, eta ordurako akordiorik ez badago, mugarik gabeko lanuzteei ekingo diete urtarrilaren 22tik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Grebak EAE albisteak Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zer gertatzen da gaur Bilbobusekin? Lan gatazkak gaur Garraio publikoa gaur