Ekonomia -

Garraioa

Renfe aldiriko trenek Mugi sistema onartuko dute apirilaren 1etik aurrera

Bidaiariek Mugi txartela erabili ahal izango dute aldiriko geraleku guztietan.

Mugi sistemaren erabiltzaile batek bere txartela erakusten. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratakoa
Mugi sistemaren erabiltzaile batek bere txartela erakusten
Mugi sistemaren erabiltzaile batek bere txartela erakusten. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratakoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Renfe aldiriko trenek Mugi sistema onartuko dute datorren apirilaren 1etik aurrera. Horrenbestez, garraio publiko guztietan tarifa eta beherapen berberak izango dituen EAEko lurralde bakarra izango da Gipuzkoa, Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Hori horrela, apirilaren 1etik aurrera bidaiariek Mugi txartela erabili ahal izango dute aldiriko geraleku guztietan.

Metro Bilbaoko 1 eta 2 lineetan Mugi txartela erabiltzeko aukeraren harira, litekeena da zerbitzua "udaberrian" prest egotea, Arantxa Tapia sailburuak Gasteizen orain dela egun batzuk jakitera eman zuen bezala.

Hiru lurraldeetan ematen den txartel eta ordainketa tarifa ezberdinen harira, EAEn garraio sistema publiko "integratu eta bateratua" izateko "lan egitearen" alde agertu da Garmendia.

MUGI txartelaren urteko balantzea

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) urteko balantzean aurkeztutako datuen harira, Mugi sendotzen ari dela esan dute. Hori horrela, pasa den urtean, Gipuzkoako garraio publikoan egindako hamar bidaietatik bederatzi Mugi/Lurraldebus txartelarekin egin ziren. "Zehatzagoa izateko, 59 milioi bidai, orotara egin diren bidaien %87", zehaztu du Marisol Garmendiak, GGLAko presidenteak.

2018an Mugi sistemaren operadoreen bidez 69 milioi bidai baino gehiago egin ziren garraio publikoan; 2017. urtean baino bi milioi bidai gehiago. Hortaz, 180.000 pertsona baino gehiagok erabiltzen du egunero garraio publikoa eta Mugi txartela.

Halaber, azpimarratzekoa da 2018. urtean kudeatu den txartel pertsonalizatu kopurua, 75.000 inguru. Guzti horietako 29.000 txartel berriak dira. Datuok urteko balantzearen hazkuntzarako tendentzia ulertzen laguntzen dute, eta 2019ra begira antzeko zenbakiak espero dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus Renfe Garraio publikoa gaur