Ekonomia -

Hauteskunde sindikalak

ELAk gora egin eta ordezkaritzaren % 40 gainditzen du Euskadin

Gainontzeko sindikatuek beherakada arinak izan dituzte: CCOOk 3.913 ordezkari lortu ditu (% 20,02), LABek 3.176 ordezkari (% 16,25) eta UGTk 2.546 ordezkari (% 13).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak % 40,33ko ordezkaritza lortu du iraila eta abendua artean izandako hauteskunde epea bukatuta. Datuen arabera, ELA izan da gora egin duen sindikatu bakarra (% 0,15).

ELAk % 40,19ko ordezkaritza zuen Euskadin 2009ko abenduan, 2010ko abenduan, berriz, ordezkaritza hori % 40,33koa da (7.885 ordezkari). Gainontzeko sindikatuek beherapen arinak izan dituzte: CCOOk 3.913 ordezkari lortu ditu (% 20,02), LABek 3.176 ordezkari (% 16,25) eta UGTk 2.546 ordezkari (% 13).

Adolfo Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak datu horiek sindikatuaren Kontseilu Nazionalaren aurrean aztertu ditu, Bilbon. Bere hitzetan, lortutako emaitzekin "oso pozik" daude.

Iaz, eta krisi ekonomikoaren ondorioz, 1.246 ordezkari sindikal aukeratu dira Euskadin, gehienak (1.058), industria eta eraikuntza sektoreetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea