Ekonomia -

Nekazaritza

Landare eta baso sektoreetan 2018a 'urte zaila' izan dela ohartarazi du ENBAk

klimatologiak "txikizioak" eragin ditu landare-sektorearen ekoizpenean, eta basoei dagokienez, arrazoia pinudien gaitzaren hedapen azkarra izan da.

Baserria.
Baserria.
Baserria.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA), Gipuzkoako landare-sektorean, 2018a "oso urte zaila" izan dela esan du, klimatologiak "txikizioak" eragin dituelako produkzioan. Baratze-produkzioan % 13,7 jaitsiera egon da, mahastietan % 8,2ko jaitsiera, eta frutan % 33,2koa. Basoetan ere "urte txarra" izan da, % 15ko murrizketarekin, pinudietako gaitzagatik.

XXVII. asanblada egin du ENBAk Urnietan, bazkide, kolaboratzaile, eragile eta agintarien presentziarekin. Tartean izan dira Mikel Pagola Urnietako alkatea eta Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatua.

#BaserritarrazHarro lelopean, sindikatuaren eta ENARO kooperatibaren kontuak onartu dituzte, egoera onean.

Iñaki Goenaga presidenteak azpimarratu duenez, sektorea garrantzi handikoa da Gipuzkoako eta Euskal Herriko gizartean. Baserritarrak horren eta lanbide horren "etorkizun handiaren" jakitun izan behar direla esan du, "gizarteak elikadura osasungarriari eta ingurumenari ematen dien garrantzia" kontuan hartuta.

Zentzu horretan, "elikagaien ekoizleen lana" aldarrikatu du, baina baita "aktibitatearekin lotuta dauden kanpoko gauza positiboak (paisaia, ura, basoa edo larreak)" ere. Behin gizartearen onarpena eta laguntza lortuta, "askoz errazagoa izan da gazteak baserrira erakartzea".

Urte txarra

Gipuzkoako landare-sektorean "urte zaila" izan dela azaldu du, uda eta udaberriko klimatologiagatik, "hezetasunak eta tenperatura altuek txikizioak eragin baitute ekoizpenean". Zehazki, baratze-produkzioan % 13,7 jaitsiera egon da, mahastietan % 8,2koa eta frutan % 33,2koa.

Abeltzaintzan, ekoizpenaren eta salneurrien egonkortasuna aipatu du Goenagak. Azkenik, basogintzan "urte txarra" izan da, "pinudien gaitzaren hedapen azkarrak % 15eko murrizketa eragin duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nekazaritza