Ekonomia -

Uholdeek eragindako kalteak

Milioi bat euro ordainduko diete EAEn uholdeengatik kaltetutakoei

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak hamar egun barru espero du indemnizazioak ordaintzeari ekitea.

Uholdeak Bizkaian eta Araban. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Uholdeak Sodupen
Uholdeak Bizkaian eta Araban. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren kalkuluen arabera ehun bat indemnizazio eskaera jasoko dituzte Bizkaian eta Araban orin dela bi aste gertatuko uholdeengatik; guztira, milioi euro bat inguru ordaindu beharko dituela uste du Partzuergoak.

Espainiako iparraldetik 3.150 erreklamazio jasoko dituztela aurreikusi du Partzuergoak, Kantabrian, Asturiasen, Burgosen, Bizkaian eta Araban uholdeak izan ostean. Guztira, 25 eta 30 milioi euro artean ordaindu beharko ditu Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak.

Espainiako Ekonomia Ministerioaren menpe dagoen Partzuergoak bere buletinean atzo (osteguna) argitaratutakoaren arabera, hamar egun barru espero du indemnizazioak ordaintzeari ekitea.

2.058 indemnizazio eskari jaso ditu urtarrilaren 22tik; 1.497 etxebizitza eta komunitateei dagozkie, 260, ibilgailuei, 248 saltoki, bulego eta beste motatako establezimendu ez industrialei eta 43 industriei.

Uholdeen kalteak lurraldeka aztertuta, 1.210 erreklamazio Kantabrian egin zituzten; 461, Asturiasen; 332, Burgosen; eta 45 Bizkaian eta Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Araba Alerta meteorologikoak Espainiako Gobernua Eguraldia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak