Gizartea -

Denboralea

Alerta egoera Hego Euskal Herriko hainbat tokitan, uholdeengatik

Larunbateko 00:00etatik 12:00ak arte egongo da indarrean alerta egoera EAEn. Bestalde, Iruñeko Udalak alerta fasea ezarri du, Arga ibaiaren maila nabarmen igo delako.

Uholdeak Araban. ETBren bideo batetik hartutako artxiboko irudia
Alerta egoera Hego Euskal Herrian, uholdeengatik
Uholdeak Araban. ETBren bideo batetik hartutako artxiboko irudia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak alerta fasea ezarriko du larunbatean, Euskal Autonomia Erkidegoan, uholde arriskuagatik. Hain zuzen ere, 00:00etatik otsailaren 2ko 12:00ak arte egongo da indarrean alerta egoera, datozen orduetarako iragarritako euriteak direla eta.

Iragarpen horren aurrean, ibaien egoera gertutik aztertzen ari dira URA Uraren Euskal Agentzia, Euskalmet Meteorologia Agentzia eta foru aldundiak.

Euskalmeten arabera, ekaitz gogorra sartuko da Kantauri itsasoaren mendebaldetik, eta ekialderako bidea hartuko du gero. Euria ez ezik, elurra, itsaso zakarra eta haize ufada handiak eragingo ditu.

Iruñeko Udalak bertan behera utzi du alerta fasea

Iruñeko Udalak, bestalde, bertan behera utzi du alerta fasea. Leku batzuetan gainez egin du Argak, eta, ondorioz, hainbat errepide itxi dituzte: NA-30, kasu.

Gainera, NA-2410 errepidea itxi dute, uholdeengatik, Uharte Arakil parean, Arakil ibaiaren maila nabarmen hazi da eta.

Foru Gobernua, ibaien maila altuari erne

Nafarroako Gobernua ibaien egoerari jarraipena egiten ari da, iragarpenen arabera, larunbatean euri asko egingo baitu.

Dena dela, oraingoz, denboralea "bare" dago, eta azken orduotan euri gutxiago egin duenez, ibaien emariak behera egin du, Arakilek Etxarrin salbu.

Iragarpenak kontuan izanda, Gobernuak gogora ekarri du beharrezkoa den kasuetan soilik hartzeko autoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak