Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Espainiak Portugalen bideari jarraitzea 'erabat' ezeztatu du Salgadok

Ekonomia ministroaren arabera, merkatuak Espainiaren eta Portugalen ekonomiak ezberdintzeko gai dira, Espainiakoa "anitzagoa, indartsuagoa eta lehiakorragoa" delako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiaren egoera Portugalekoa bezalakoa izan eta Europar Batasunaren erreskatea behar izatea ''erabat'' ezeztatu du Elena Salgado Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Ekonomia ministroak.

Ser irrati katean egindako elkarrizketan, Espainiako ekonomiaren egoera oso diferentea dela azpimarratu du Salgadok; "guk superabik fiskala eta hazkunde sendoa izan dugu urte askotan; Portugalek, aldiz, ez du horrelakorik izan".

Gainera, urte hasieratik Espainiako zorraren diferentziala % 30 murriztu dela nabarmedu du Salgadok, eta ondorioz, zor hori finantzatzea "gutxiago kostatzen da".

Ekonomia ministroaren arabera, merkatuak Espainiaren eta Portugalen ekonomiak aspalditik ezberdintzeko gai dira, Espainiakoa "anitzagoa, indartsuagoa eta lehiakorragoa" delako.

Hilabete onak lanarentzat

Bestalde, Salgadoren ustez, hurrengo bi hiruhilekoak enpleguarentzat onak izango dira. Hala ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) hurrengo datuak azkeneko hilabeetako joerari jarraituko diotela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea