Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
EBZk interesa tasa % 1,25era igotzea erabaki du, inflazioa murrizteko
Interes-tasak gora egin ostean, goranzko joera hasi denik ukatu du Trichetek. Euroguneko interes-tasen maila 2009ko maiatzetik berdin mantendu da.
Erredakzioa
Europako Banku Zentralak euroguneko oinarrizko interes tasa % 1,25era igotzea erabaki du gaur (2008tik % 1ean mantendu du), inflazioa murrizteko helburuarekin.
Modu honetan, Europako Banku Zentralak aurreikuspenak bete eta diruaren prezioa % 0,25 igo du. Gaurtik aurrera % 1,25ean eta urte amaierarako % 2ra arte igotzea espero dute adituek.
Erabaki honen bidez inflazioari eutsi nahi dio EBZk, baina beste ondorio batzuk ere izango ditu. Hipotekak garestitu egingo dira, familiek aurrezteko ahalmen txikiagoa izango dute eta kontsumoa ere jaitsi egingo da.
Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan, interes-tasen igoera ez da goranzko joera baten hasiera.
EBZko gobernu kontseiluaren ostean Trichetek prentsaurrekoan azaldu duenez, "aho batez" erabaki dute interes-tasa igotzea inflazioari aurre egiteko.
"Erabaki hori hartu dugu inflazioari aurre egiteko eta prezioen egonkortasuna mantentzeko", esan du Trichetek.