Ekonomia -

Osakidetza

Garapen profesionalaren osagarriak lantalde guztiari ordaintzea eskatu du ELAk

EAEko Justizia Auzitegiaren ebazpenaren ondotik, atzerapenak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaintzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, eta ez 2012tik, sindikatuek eskatzen duten moduan.

ELA sindikatuko ordezkariak. Argazkia: ELA sindikatua
ELA sindikatuko ordezkariak.
ELA sindikatuko ordezkariak. Argazkia: ELA sindikatua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garapen profesionalari lotutako osagarria Osakidetzako lantalde guztiari (25.000 langiletik gora) eta 2012tik ordaintzea eskatu du ELAk.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak sindikatuei eta langileei arrazoia eman eta gero, Osakidetzak 10.165 behargini ordaindu dizkie 2012tik pilatutako atzerapenak. Gainera, Eusko Jaurlaritzak apirileko nominan ordaindu zuen osagarri hori, baina 2019ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginkortasunarekin, eta ez 2012tik, sindikatuak eskatzen duten moduan.

Horrela, bada, ELAk salatu du Osakidetzak 2011tik aurrera egin ziren deialdietara aurkeztu ezin izan ziren langileak baztertu dituela erabaki horrekin.

"Osakidetza langileak diskriminatzen ari da eta jokabide onartezin hori berehala amaitzea eskatzen dugu", azpimarratu du.

Itzuli beharreko zenbatekoak erreklamatzeko bide judizialari ekin diola iragarri du ELAk. "Dagoeneko 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditugu, eta beste prozedura bat abiatu dugu sindikatuaren izenean", azaldu du.

"Gure eskura ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugu langileekin dituzten zor guztiak ordaindu ditzaten", erantsi du sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza ELA Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epaiketak