Ekonomia -

EBko Justizia Auzitegia

EBko Justizia Auzitegia: 'Enpresek langileen lanaldia erregistratu behar dute'

EBko epaileen arabera, langile bakoitzaren lanaldia neurtzeko sistema izan barik, "ezinezkoa da lanaldi ordu efizienteak modu objektibo eta fidagarrian neurtzea".

langileak enpresa batean. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
langileak enpresa batean
langileak enpresa batean. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresek langileen lanaldia neurtzeko sistema "objektibo, fidagarria eta eskuragarria" ezartzeko beharra dutela berretsi du astearte honetan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak.

Espainiako Gobernuak martxoan Errege Lege Dekretu bidez onartutako araudia igandean sartu zen indarrean. Horren arabera, enpresa guztiek, salbuespenik gabe, egunero erregistratu beharko dute langileen lanaldia.

EBko epaileen ustez, langile bakoitzaren lanaldia neurtzeko sistema izan barik, "ezinezkoa da lanaldi ordu efizienteak modu objektibo eta fidagarrian neurtzea, ezta horiek egunean modu egokian antolatuta dauden jakitea ere". Halaber, langileek aparteko ordurik sartzen dituzten zenbatzea "zaila" da, eta, horrenbestez, "langileen eskubideak babestea ezinezkoa da".

Horrela, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ustez, "funtsezkoa" da egunean eta astean lan egiten diren orduak modu fidagarrian zenbatzea lanaldia eta aparteko orduak zein atsedena errespetatu ote diren zehazteko.

Fitxaketa sistemarik ez duten enpresek 6.000 euroko isuna jaso dezakete:

Fitxaketa sistemarik ez duten enpresek 6.000 euroko isuna jaso dezakete
Fitxaketa sistemarik ez duten enpresek 6.000 euroko isuna jaso dezakete
Fitxaketa sistemarik ez duten enpresek 6.000 euroko isuna jaso dezakete

1:14

"Zentzuzko" neurria dela uste du Erkorekak, aparteko orduen "iruzurrari muga jarri" nahi dielako, eta laneko prekarietatearen aurka borroka egin.

Bestalde, "iruzurrari inolako zirrikiturik uzten ez dioten" ordutegiak kontrolatzeko mekanismoak ezartzea aldarrikatu du LABek. Sindikatuaren ahotan, aparteko orduen gaiari "sakon eta seriotasunez" heldu behar zaio, "aberastasunaren bidezko banaketa orekatua egiteko helburuarekin".

Egun aparteko orduak "sistematikoki ezkutatzen dira, eta desagertuz gero milaka lanpostu sortuko lirateke", adierazi du sindikatu abertzaleak agiri batean.

Gainera, gaiari "prekarietatearen aurkako borrokaren ikuspuntutik" heldu behar zaiola uste du; izan ere, "lanaldi mugatu eta arautua soldata duinarekin lotuta egon behar da".

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiak Espainia "etxeko lanak eginda harrapatu du", Magdalena Valerio Lan ministroak ziurtatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak