Ekonomia -

2018ko balantzea

Eroskik ia bi milioi euroko irabazi garbia izan zuen 2018an

Eroskiko presidenteak azaldu duenez, iaz 5.393 milioi euroko fakturazioa izan zuen Eroskik, 2017an baino % 2 gutxiago. Hala ere, mozkinekin segitzen du.

Eroskiren supermerkatu baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB
Eroskiren supermerkatu baten artxiboko irudia.
Eroskiren supermerkatu baten artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroski Taldeak ia bi milioi euroko irabazi garbia izan zuen iaz. 2017ko datuekin alderatuta, % 2ko galera izan du, 33 milioiko irabaziak izan baitzituen orduan.

Eroski kooperatiba sozietateari dagokionez, hirugarren urtez izan ditu irabazi garbiak: 14 milioi euro, 2017an baino milioi bat gehiago, hain zuzen ere.

Agustin Markaide Eroskiko presidenteak adierazi duenez, 2018a urte "oso positiboa" izan da Eroskirentzat.

Horrez gain, zehaztu du datuak kontabilizatzeko modua aldatu egin dutela eta horren ondorioz direla 2017ko eta 2018ko emaitzak hain ezberdinak. "Kontabilitaterako irizpideak aldatu dira eta, beraz, azken bi urteetako datuak ezin dira konparagarriak", erantsi du.

Markaidek azpimarratu du Eroskik zortzi urte daramatzala hobariak izaten, eta iaz 5.393 milioi euroko fakturazioa izan zuela jakinarazi du, aurreko urtean baino % 2 gutxiago.

Eroski Taldeak 33.000 langile ditu, 10.000 kooperatibistak barne. Hego Euskal Herrian eta Estatuan % 14ko merkatu kuota daukatela esan du Markaidek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan merkatuaren % 29 dute, eta Nafarroan % 15.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Supermerkatuak gaur