Ekonomia -

Hipotekak eta alokairuak

Etxegabetze kopurua % 41 jaitsi da Nafarroan eta % 1,7 EAEn

Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean 14 altxamendu gauzatu dira Nafarroan eta 234 EAEn hipoteken exekuzioengatik.

Kaleratzeak Stop plataformaren ekitaldia. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop plataformaren ekitaldia.
Kaleratzeak Stop plataformaren ekitaldia. Argazkia: EFE

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019ko lehen hiruhilekoan, alokairua edo hipoteka ez ordaintzeagatik izandako kaleratzeen kopuruak % 41,7 egin du behera Nafarroan, eta % 1,7, berriz, EAEn. Honela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Estatistika Sailaren arabera, guztira 315 etxegabetze gauzatu dira Hego Euskal Herrian, iaz baino % 10,8 gutxiago.

EAEko eta Nafarroako epaitegi eta auzitegietan Hiri Errentamenduen Legean araututako 311 altxamendu gauzatu dira, ordaindu gabeko alokairuengatik bereziki.

Nafarroan, hipoteka exekuzioen kopuruak % 35,2 egin du behera, 2018an 54 izatetik 35 izatera jaitsi baita. Txosten horren arabera, ohartarazpenen kopuruak % 23,2 egin du gora urtarriletik martxora; guztira 1.525 ohartarazpen izan dira, eta 1.238 izan ziren iaz epe berean.

Bestalde, 2019ko lehen hiru hilabeteetan, 210 demanda aurkeztu dira kaleratzeengatik, 2018an baino zortzi gehiago. Gainera, lan-arloko epaitegiek 321 demanda jaso dituzte zenbatekoa erreklamatzeko; beraz, % 8,4 egin dute gora.

Alokairua ez ordaintzeagatik izandako etxegabetze kopuruaren beherakada ez dator bat Espainian gertatutakoarekin; izan ere, Estatu mailan 10.224 egin dituzte (aurreko urteko epe berean baino % 5,2 gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE Hipotekak albisteak Kaleratzeak Gizartea bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitzen merkatua