Ekonomia -
Lanean hasi dira
Navalek Jan de Nulen Fallpipe ontzia hasi du
2013ra arte, lana ziurtatua dute. Simon Stevin Navalek armadore berarentzat egin zuen ontziaren berdin-berdina izango da barku berria.
Erredakzioa
Navalek Fallpipe&' || 'amp; Mining izena izango duen Jan de Nul Belgikako armadorearen ontziaren eraikitze lanak hasi ditu gaur goizean. Guztira 1,8 milioi lan-ordu sinatu dituzte, enpresak agiri batean jakinarazi duenez.
Lehen fasean xaflak moztu eta tutuak antolatuko dituzte; lan hori hamar hilabetez luzatuko da.
Epe horretan tamaina ezberdinetako 14.400 tona xafla eta 12.000 tutu moztuko dituzte; Navaleko langileak eta industria laguntzaileko langileak arituko dira aurre fabrikazio lan horietan.
Lanak bi urtez luzatuko dira gaurtik hasita, eta 1.800.000 ordu baino gehiago emango dituzte lan horretan. 2013ra arte, lana ziurtatua dute.
2002tik Navalek Jan de Nulentzat egingo duen bederatzigarren ontzia izango da hori.
Navaleko ordezkariek azaldu dutenez, "punta-puntako" ontzia da eta "merkatuan gutxi daude horrelakoak". Harriak itsas hondoan uzteko erabiliko dute ontzia.
Otsailaren 14an, Charles Darwin draga eman zioten Jan de Nuli. Ontzi hori 2009an hasi zuen Navalek.