Ekonomia -

Donostia

Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte

Sektoreak 5.000 behargin inguru biltzen ditu, eta langileek hitzarmen berria eta lan baldintzen eta soldaten hobekuntza aldarrikatzen dute. Lan karga handiegia salatzen dute.

Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte. Argazkia: @ELAdonostia
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte. Argazkia: @ELAdonostia
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek lan baldintza hobeak eskatu dituzte. Argazkia: @ELAdonostia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek protesta egin dute larunbat arratsalde honetan Donostian, lan baldintza hobeak eskatzeko. ELA sindikatuak deituta, 82 greba-egun egin dituzte dagoeneko.

Zaintzaileak zainduz, bizitza zaindu!’ lelopean, 18:30ean abiatu da manifestazioa, Donostiako Boulevardetik, eta hiriko kale nagusiak zeharkatu ditu. Martxa horrekin, langileek amaitutzat eman dute haien aldarrikapenak ezagutzera emateko uztailaren 4an, 5ean eta 6an egindako kanpaldia. ELA sindikatuak oso balorazio positiboa egin du.

“Herritar asko hurbildu dira babesa ematera. Zer gertatzen ari den jakin nahi dute eta borroka honekin jarraitzeko indarra eman digute”, esan du ELA sindikatuak, manifestazioa deitu duena.

Ekainaren 17tik uztailaren 12ra bitartean, 26 greba egun deitu zituen ELAk Gipuzkoako zahar-egoitzetan eta eguneko zentroetan. Dagoeneko, 62 greba eginak dituzte lan baldintza hobeak eskatuz, baina arazoa konpontzen ez bada, geldialdi gehiago egiteko asmoa dute.

Sektoreak 5.000 behargin inguru biltzen ditu, eta langileek hitzarmen berria eta lan baldintzen eta soldaten hobekuntza aldarrikatzen dute. Lan karga handiegia eta adinekoak ezin dituztela artatu salatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa Grebak Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Egoitza geriatrikoak Gipuzkoako Foru Aldundia