Ekonomia -

Greba

Aenak bilera batera noiz deitu zain dago Bilboko Aireportuko enpresa batzordea

Sindikatuek bertan behera utzi zuten gaurko deituta zeukaten sei orduko lanuztea, patronalak negoziazioei berriz egiteko eskaintza egin ostean.

Aenako langile bat, greba egun batean. Argazkia: EFE
Aenako langile bat, greba egun batean.
Aenako langile bat, greba egun batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aenak lan gatazka konpontzeko bilera batera noiz deituko zain dago Bilboko Aireportuko langileen greba batzordea. CCOO, ELA, LAB eta USO sindikatuek 14 greba egun deitu dituzte uda honetarako, Aenari lantaldea handitzea eskatzeko.

Zenbait bilera antzuren ostean, negoziazioei berriz ekiteko eskaintza egin zien patronalak sindikatuoi, eta hala, gaurko 18:00etatik 24:00etara deituta zegoen lanuztea bertan behera uztea ebatzi zuten atzo.

Greba batzordeak azaldu duenez, Aenaren azken eskaintza aurrekoa baino hobea zen, baina argitzeko hainbat puntu zituen. Hori horrela, asteon bertan Aenarekin bilera bat egitea espero dute, negoziatzen jarraitzeko.

Horrez gain, gaur egingo dute sindikatuek lehen greba egunean gutxieneko zerbitzuen urraketaren harira aurkeztutako salaketaren auzi-saioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak